XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SANTUEN II. PREFAZIOA

Santuen egintza

Prefazio hau esaten da: Santu Guztien deboziozko Mezetan, elizetako Zaindari santuen Mezetan, eta santuen festaburu eta jaietan, prefazio egokiagorik esan behar ez bada. Santuen oroipenetan ere esan daiteke.

V/. Jauna zuekin.

R/. Eta zure espirituarekin.

V/. Gora bihotzak.

R/. Jaunagan dauzkagu.

V/. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.

R/. Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
nonahi eta beti Zuri eskerrak ematea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiereko Horri,
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Zure santuen fede-aitormen ederraz
indar berria ematen diozu beti zure Elizari,
eta argiro erakusten guri zure maitasuna.
Zure salbamen asmoa gugan bete dadin,
santuen ejenplu ederrak eragiten digu
eta haien otoitzak laguntzen.

Horregatik, guk ere, aingeru eta santu guztiekin batean,
goresten zaitugu, Jauna,
poz betean [esanez] kantari:
Santu, Santu, Santua...